Existentzialismo feminista

Existentzialismoak XIX. mendean du sorrera; baina, bereziki, XX. mendean zabaldu eta hedatu zen korronte filosofiko eta kulturala da. Hitzak berak esaten duenez, korronte honek, oro har, giza existitzearen inguruan hausnartzen du. Hala, existentzialismo feministak, arreta berezia ipiniko du emakumearen esperientziaren gainean, hala nola, gizartean ezartzen diren genero-rolak eta emakumearen auto-eraikuntza eta askatasuna baldintzatzen duten eragin kulturalak salatuz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in